________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



lunes, 21 de junio de 2010

GAIA

Giza gorputza.

NORI ZUZENDUTA


Proiektu hau 5 urteko umeei zuzenduta dago. Euren aurre-ezagutzetatik abiatuz jarduera aktibo eta motibagarriak proposatuko dizkiegu. Batez ere teknologia berriei hurbilduz.

HELBURUAK ETA HELMUGA


Umeek euren gorputza barrutik eta kanpotik hobeto ezagutzea izango da gure helburua. Honekin batera, lortu nahi dugu bakoitzak gorputzeko oinarrizko beharrak identifikatzea, kontrolatzea, adieraztea eta arautzea, norberaren gaitasunetan konfiantza izanez.
Ume bakoitza bere gorputzari buruzko liburu bana prestatzea izango dugu helmuga, euren gurasoei erakusteko eta bertan fitxa hauek sartuko ditugu:
 NESKA/MUTILA(9)
 ALTUERA/ ZENTIMETROAK(7)
 ITZALA
 HATZ MAMIAK
 LATERALITATEA
 ZENTZUMENAK(6)
 URTEBETETZEA
 SUDURRA(1)
 BEGIAK(2)
 HORTZAK(3)
 BELARRIAK(4)
 ILEA(5)
 JANARIA
 PISUA/ KILOAK(10)


EGIN BEHARREKO IBILBIDEA


1. Gaia aurkeztu
(Prestakuntza faseko jarduera: abiapuntua)

- Jardueraren deskribapena Proposatzen diegu liburu bana osatzea, liburuen protagonista eta egilea norbera izanez.

- Materiala: Umeek ekarritako liburuak erabiliko dira . Txokoetan berriz, orri zuriak banatuko dizkiegu eta arkatza eta margoak erabiliz euren burua marraztuko dute.

2. Ospitala sortzen:( motibatzeko jarduera )

- Jardueraren deskribapena: Ospitale bat sortuko dugu. Ospitalean salneurriak eta botikineko sendagaiak zertarako erabiltzen diren landuko dugu. Honekin batera, gorputzeko tenperaturak ere landuko ditugu. Azkenik, gurasoei materiala ekartzea eskatuko diegu, adib: bendak, medikuen maletinak, pote-kutxa hutsik, jantziak, etab.

- Materiala: Alde batetik, denon artean aukeratu ditugun irudiak eta beste aldetik, umeek ekarritako material desberdinak. Umeek material berriak ekartzeko, gurasoei ohar bat egingo zaie hau dena jakinaraziz.

3. Fitxen lana:
(ikaskuntza-irakaskuntza sortzeko jarduera: helmuga).

- Jardueraren deskribapena: Aurreko ideiak kontuan harturik fitxa desberdinak prestatu ditugu baina hauek egin baino lehen korroan denbora ematen dugu aztertzen eta saiatzen gara haientzat zentzua izaten. Fitxak egin ostean, ordenagailuetan, blogean zintzilikaturik, fitxei buruzko jolasak egongo dira.

- Materiala: orokorrean gure gorputzeko atalak eta andereñook prestatu ditugun fitxak erabiliko dituzte. Gure gorputzeko atalak seinalatzen ibiliko gara, errazago ikus ditzaten euren funtzioak. Blogean erabilitako joku desberdinak. Ispilua.

ERREKURTSOAK


Honako hauek dira erabili ditugun baliabiderik esanguratsuenak:
1. Ordenagailua

1.1.Voki programaren bitartez egindako aho-korapiloa.
1.2.Livestream programaren bitartez egindako asmakizuna.
1.3.Guztion-txokoa blogean dauden gorputzari buruzko jolas interaktiboak.
1.4.Gorputza irudiko puzzlea.
1.5.Mindomon dagoen gorputz eskema.

2. Liburuxka osatzeko fitxak (lehen aipatutako materialak).

CURRICULUMEKO KOKAPENA

Oinarri epistemologikoari dagokionez, norberaren ezaguera eta autonomia pertsonalaren barruan sartuko genuke. Honen barruan garrantzi handia eman diogu norberaren gorputza kontrolatzeari eta norberaren eta besteen gorputzen zenbait ezaugarri aztertzeari, gero eta hobeto ezagutzeko.

Lantzen diren gaitasunak

“Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratuari gaitasuna deitzen diogu. “
Gorputzaren unitate didaktiko honetan curriculumean agertzen diren gaitasun guztiak lantzen dira:

1.– Arduraz bizitzen ikastea: Zenbait jardueretan ikasle bakoitza egin beharreko lanaz arduratuko baita.
2.– Ikasten eta pentsatzen ikastea: Gaiarekin lotura duten elkarrizketa aske, fitxa eta baita ordenagailuko programen bidez, gorputzari buruzko hausnarketa indartuko da eta.
3.– Komunikatzen ikastea: Besteak beste, gaiari buruzko liburuak klasean azaltzean landuko baita.
4.– Elkarrekin bizitzen ikastea: Materialak eta iritzi desberdinak elkarbanatu ditzaten lagunduko baitzaie.
5.– Pertsona gisa garatzen ikastea: Haurren autonomia bultzatzen duten jarduerak erabiliko dira eta.
6.– Egiten eta ekiten ikastea: Fitxak egitean landuko da.

EBALUAZIOA


1. Gorputz atalen hiztegiaren eta neurrien erabilera (1etik 10era, 10 fitxa egongo direlako.)

2. Plastika adierazpenetan gorputza eta gorputz atalak isladatzea(1etik 6ra, 6 gorputz atal landukko ditugulako)

3. Bere buruaz duen irudia eta balorazioa behatu beharko litzateke (autokontzeptu eta autoestimua) asko/batzuetan/gutxi

 konfiantza bere buruarengan
 helduen/kideen aurrean ziurtasunez agertzea
 eguneroko eginkizunetan konfiantza azaltzea
 bere itxura fisikoarekiko balorazioa
 behar duenean laguntza edo babesa eskatzea
 berregite eta zuzenketak onartzea
 bere ahalmenak eta lorpenak ezagutu eta baloratzea.

4. Zer eskatzen diogu orokorrean: asko/batzuetan/gutxi

 Azalpenetan arreta
 Bere iritziak adierazi
 Besteen iritzi eta jokabideak errespetatu
 Txandak itxaron
 Gauzak jaso
 Guztion artean onartutako arauak bete
 Taldean bere tokia ezagutu eta baloratu
 Bere burua onartu eta onartuta sentitu
 Lagunak egiteko gaitasuna
 Lagunekiko harremanak
 Gelako ardura txikiak hartu: gelako errutinazko ardurak bete, parte hartzeko eta ekintzetan aportatzeko prestasuna...)
 Garbitasuna fitxetan


5. Motrizitate fina: %15

 arkatza, pintzela, guraizeak…hartzeko modua
 trazuaren tonua
 norabidetasuna
 trebetasuna objektuak manipulatzerakoan
 eskuen tentsioa

6. Sentimenduak, emozioak: asko/batzuetan/gutxi

 irakaslearekiko harremanetan
 taldeko elkarrizketetan
 haurren arteko jolas eta harremanetan:

1. alaitasuna/tristura
2. inpultsibitatea
3. agresibitatea
4. beldurrak/haserreak(kontrola)/negarra
5. gauzak konpartitzeko gaitasuna
6. lasaitasuna/urduritasuna
7. atentzioa bereganatu nahia/nahia eza
8. frustrazioaren aurrean erantzuna
9. iniziatiba
10. autonomia/dependentzia
11. arreta
12. ordena

BESTE ERABILPEN POSIBLEA


Unitate didaktiko hau burutzeko erabili dugun egitura eta metodologia, beste gai batzuekin lantzea ere posible izango litzateke. Esate baterako, bide heziketa gaia hartuko bagenu jarduera berdinak proposatu ahal dizkiegu, edukiak aldatuz. Adib. : bide heziketari buruzko liburuxka bat sortzea, oinarrizko bide-seinaleekin edota blogean bide hezkuntzari buruzko jarduerak eskegitzea.

TALDE IRUZKINA

Gorputza gaia aukeratu dugu uste dugulako oso garrantzitsua dela haur hezkuntzan umeek bere gorputza ezagutzea baina bereziki, norbebere ezaguera eta autonomiarekin harreman zuzena duelako.
Halaber, hau landuz gero, uste dugu haien artean gehiago ezagutu eta baloratuko direla; elkarrekiko harremanak errezagoak eginez. Bestalde, jarduerak motibagarriak sortzen saiatu gara, haurren interesa pizteko, horrela uste baitugu haurrek gehiago ikasiko dutela.
Taldeari dagokionez, ondo konpondu gara unitatea sortzerakoan, izan ere, arazoak izan genituen ebaluazioa egiterako orduan. Hasteko, ez genekien umeak nola ebaluatuko genituen, eta beste aldetik, bakoitzak garrantzi gehiago ematen genion eduki batzuei besteei baino. Baina, azkenean, denok ados jartzea lortu genuen.

PUBLIKOARENTZAKO GALDERA


Gorputza gaia lantzeko zer nolako errekurtsoak erabiliko zenituzkete? Haur hezkuntzan gaia lantzea garrantzitsua iruditzen zaizue? Zenbat urtekin landuko zenukete? Jarduera berriren bat sartuko zenituzkete?

viernes, 18 de junio de 2010

BITARTEKO HEZITZAILEAK:Windows Movie Maker.

Helburu Hezitzailea:

-Helburu nagusia txotxongiloekin egindako antzerki bat modu ezberdin batean ikustea izango da.

-Teknologia berriekin harremanetan jartzea.


Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

CURRICULUMEKOAK

-Arduraz bizitzen ikastea: ikasle bakoitzak istoria ulertzeaz arduratu behar da, gero irakasleak egingo dien galderei erantzuteko.

-Ikasten eta pentsatzen ikastea: gaiarekin lotura duten elkarrizketa askeak egiteko gai izan behar da.

-Komunikatzen ikastea: gaiaren inguruan hitz egiten jakitea.

ZEHATZAGOAK

-Arreta mantentzeko gaitasuna.(Entzun eta ikusi)

-Istorioa ulertzeko gaitasuna.


Nori zuzendua:

Haur hezkuntzako umeei zuzenduta.


Dakarren abantailak:

- Txontxongiloen antzerkia modu egoki batean ikusteko eta entzuteko aukera ematen du.

- Bideoa cd batean grabatu dezakegu gero ume bakoitzak bere etxean ikusi ahal izateko.

- Teknologia berriekin harremanetan jartzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.

- Istorioa nahi dugunean gelditzeko aukera izango dugu (haurrekin gaiari buruz zerbait komentatzeko edota galdetzeko).

-Windows movie Maker programa edozein gai lantzeko egokia dela.

Erabili beharreko errekurtsoak:

-Ordenagailua.

-Internet (bideoa internetera igo behar delako blogean jartzeko).

-Windows Movie Maker programa (windowsek duen programa).

-Txotxongiloak egiteko materiala (bigarren bideoan).

-Bideo kamara.

-Proiektorea.


Baliabidea txertatua:

BITARTEKOAREN TUTORIALA

Klasean nola erabili: Windows Media Maker programarekin, bideo ezberdinak juntatu ditzakezu bideo bakarra sortzeko edota, argazkien bidez ere bideo bat sortu. Kasu honetan, irakasleak umeentzako ipuin bat antzerkiaren bidez aurkeztu ahal die. Antzerkia zuzen-zuzenean egin beharrean grabatu dezake. Grabaketa zati ezberdinetan egiten denez, gero zati horiek bideo bakar batean elkartuko ditu. Haurrei ordenagailuan erakutsi beharrean, hobe izango zen proiektore baten bitartez pantaila handiago batean erakustea. Ipuina ikusi ostean, horren inguruan hitz egingo dugu. Bideo formatoan edukita CDetan grabatu dezakegu, haurrek etxean ikus dezaten.

Bitarteko Grafikoa:

Livestream-Procaster.

Ikasteko baliabideak:
- Bat.
- Bi.
-Hiru.

Beharreko baliabideak:

-Ordenagailua.

-Internet (bideoa internetera igo behar delako blogean jartzeko).

-Windows Movie Maker programa (windowsek duen programa).

-Txotxongiloak egiteko materiala (bigarren bideoan).

-Bideo kamera.

-Proiektorea.


Erabilpenaren azalpena:



Watch live streaming video from yasgara89 at livestream.com

jueves, 17 de junio de 2010

BITARTEKO HEZITZAILEA:Pixton.

Helburu Hezitzailea:

- Helburu nagusia "Pixton" programarekin haurrentzako komiki bat sortzea izango da.
- Ariketa hau, giza gorputzaren gaiarekin lotuko dugu, izan ere, osasunarekin zerikusi handia dauka.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

CURRICULUMEKOAK

-Arduraz bizitzen ikastea, izan ere, gosaltzeko garrantzia azpimarratzen dugu, eta haurrak horretaz arduratzeko gaitasuna izan beharko du.

-Ikasten eta pentsatzen ikastea. Gaiarekin lotura duten elkarrizketa aske eta baita ordenagailuko programa honen bidez, gorputzaren osasunari buruzko hausnarketa indartuko da eta.

ZEHATZAGOAK

- Gosariaren onarpena lortzea.
- Gosariaren garrantziaz jabetzeko gaitasuna.
-Teknologia berriak ezagutu eta erabiltzeko gai izango dira.
- Komikien itxura eta forma ezagutzeko gaitasuna lortzen dutela, horrelakoetara hurbilduz.

Nori zuzendua:

5 urteko haurrei.

Dakarren abantailak:

- Teknologia berriak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera.
- Komikiaren eredua beste modu batean ikusteko aukera.
- Ikasleak, irakurmen eta idazmen prozesuetara, ipuinen beste uakera bat erabiliz (komikia) hurbiltzen ditugula.
- Beste edozein gaietan erabili daitekeela, komikian azaltzen den istorioa moldatuz.

Erabili beharreko errekurtsoak:

- Ordenagailua eta honen oinarrizko tresnak.
- Interneteko konexioa.
- kontatzeko istorio bat, kasu honetan, guk asmatutako izan da.
- Pixton programaren web orrialdea.

Baliabidea txertatua: (ezinezkoa izan zaigu baliabidea hemen txertatxea, goiko sarrera berrian aurkituko duzu)

BITARTEKOAREN TUTORIALA

Klasean nola erabili:

- Gorputzaren gaia lantzerako orduan, irakasleak ipuin arrunt ba kontatu beharrean, haurrekin ordenagailura joango da. Bertan komikia erakutsiko die, eta haurrek marrazkiak ikusten dituzten bitartean, irakaslea istorioa kontatuko die. Amaitzerakoan, ipuinari buruzko hausnarketa egingo da: haurrei gure osasunari buruzko galderak eginez ipuinarekin lotura bat ezartzen.

- Beste aukera bat, ikasle guztiei proiektorearen bitartez arbel digital batean erakustea izan daiteke.

- Azkenik, ikasleek ere haiek asmaturiko istorioa sortu dezakete, ahal duten neurrian, edota behar izanez gero, irakaslearen laguntzarekin.

Bitarteko Grafikoa:

Livestream-Procaster

Ikasteko baliabideak:

- Bat.
- Bi.
- Hiru.

Beharreko baliabideak:

- Ordenagailua eta honen oinarrizko tresnak.
- Interneteko konexioa.
- Pixton programa, hona hemen horren web orria.
- Kontatzeko istorio bat, kasu honetan, guk asmatutakoa izan da.
- Klasean proiektatzekotan: proiektorea eta arbel digitala edota pantaila handia.


Erabilpenaren azalpena:

Watch live streaming video from yasgara89 at livestream.com





BITARTEKO HEZITZAILEA: Jigsaw planet.


Helburu hezitzailea:

- Haurrak ordenagailurarekin harremanetan jarriz eta horrenganako interesa piztuz, haien gorputza hobeto ezagutzea.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

CURRICULUMEKOAK:
-Egiten eta ekiten ikastea: haien kabuz, puzzlea egiten ikasiko dutelako.
-Arduraz bizitzen ikastea: Ordenagailua erabiltzeko arauak errespetatzeko ardura izan behar dutelako.

ZEHATZAGOAK:
-Piezak ordenatzeko momentuan espazioan orientatzen jakingo dute.
-Programa horretan aritu bitartean, ordenagailua erabiltzeko gaitasuna lortuko dute.

Nori zuzendua:

-4 urtetik aurreragoko ikasleei. Hala ere, ikasleen mailaren arabera edota jaso dezaketen laguntzaren arabera adin hori alda daiteke.

Dakartzan abantailak:

-Ikaslea puzzlea egitean autonomoa eta aktiboa izatea.
-Programa honek teknologia berrietara hurbiltzen dituela.
-Logika landu.
-Espazio-orientazioa lantzen dela.
-Gorputza ezagutu eta baita neska-mutil desberdintasuna ezagutzen dutela, bakoitzak bere sexua eta gorputza geihago ezagutuz.
-Puzzlean erabilitako irudia aldatuz, edozein gai landu daitekeela.
-"Jigsaw Planet" bitartekoak mailaren arabera aukera anitz eskaintzen dituela: pieza kopuruan edota piezen forman.

Erabili beharreko errekurtsoak:

-Ordenagailua eta hori osatzen duten oinarrizko trenak.
-Interneteko konexioa.
-Jigsaw Planet programaren web orrialdea.

Baliabidea txertatuta:

NESKA-MUTILA PUZZLEA





BITARTEKOAREN TUTORIALA

Klasean nola erabili:

Ikasleek beraiek aukertu duten irudi batetik abiatuz irakaslearen laguntzaz puzzle bat sortuko dute; edota irakasleak sortutako puzzlearekin aritu daitezke logika eta orientazioa garatuz eta baita puzzle-irudian agertzen denari buruz gehiago ikasiz.

Horretaz gain, gai desberdinetan erabili daiteke.

Bitarteko grafikoak:

Livestream-Procaster.

Ikasteko baliabideak:

- Bat.

- Bi.

- Hiru.

Beharrezko baliabideak:

- Ordenagailua eta hori osatzen duten oinarrizko tresna guztiak.

- Internet, Livestream Procaster web orrialdean aritzeko.

- Web kamera.

- Mikrofonoa.

Erabilpenaren azalpena:




yasgara89 on livestream.com. Broadcast Live Free

BITARTEKO HEZITZAILEA: Mindomo.

Helburu hezitzailea:

- Helburu nagusia mapa kontzeptualen egiturekin harremanetan jartzea eta ideia nagusiak modu argi batean barneratzea izango da.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

CURRICULUMEKOAK:

- Ikasten eta pentsatzen ikastea. Umeak egindako eskemn egitura barneratu behar du eta honekin batera, edukiak ikasi.

ZEHATZAGOAK:

- Eskemak nola egin ikasiko dute.
- Klasean landutako kontzeptuak modu argi batean erlazionatzen eta antolatzen ikasiko dute.

Nori zuzendua:

5 urteko haurrei.

Dakarren abantailak:

- Teknologia berriei hurbiltzea.
- Edozein motatako gaiak lantzea era desberdin batean, soinuak, bideoak eta argazkiak txertatuz, edukiak entretenirgarriagoak eginez.
- Mapa kontzeptualen egiturara hurbiltzea.

Erabili beharreko errekurtsoak:

- Ordenagailua eta horrek osatzen duten tresna guztiak.
- Internet.
- Mindomo programa.

Baliabidea txertatuta:

Mindomoren mapa kontzeptuala ikusteko klikatu hemen


BITARTEKOAREN TUTORIALA

Klasean nola erabili:

- Oso programa interesgarria da klasean landutako gaiak mapa kontzeptualen bidez irudikatzeko, gainera aukera ematen dizu argazkiak, soinuak eta bideoak bertan txertatzeko. Beraz, klasean azalpenak ematerako orduan erabilgarria izan daiteke.

Bitarteko grafikoak:

- Livestream - Procaster.

Ikasteko baliabideak:

- Bat.
- Bi.
- Hiru.

Beharreko baliabideak:

- Ordenagailua eta horrek behar dituen tresna guztiak.
- Internet.
- Webcam.
- Mikrofonoa.
- Livestream programa.

Erabilpenaren azalpena:

Watch live streaming video from yasgara89 at livestream.com