________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



lunes, 17 de mayo de 2010


ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?

Matematikei dagokionez, material desberdinen ezagutza oso garrantzitsua dela uste dugu, arlo honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko. hortaz, aurkitu ditugun material desberdinei buruzko Power Point-a daukazue hemen.

IRUZKINA

Hona hemen matematika irakasgaia jolas bezala hartzeko material desberdinak. Haur hezkuntzan zein lehen hezkuntzan erabiltzeko oso egokiak dira, motibagarriak, alegia. Haien artean abakoa, Cuisenaireren erregletak eta bloke base anitzak aurki ditzakegu.
Antzeko erabilera dute denak, hau da, batuketa zein kenketekin modu praktiko batean hasteko oso egokiak direla eta baita zifren kokapenak duen garrantziaz jabetzeko; bera jarduera desberdinak plantea daitezke:

- Idatzita dagoen bi zifra edo geihagoko zenbakia, material horietara pasatzea. Eta baita alderantzizko prozesua ere.
- Trukaketak.
- Batuketak eramanik gabe.
- Batuketak eramanekin.
- Kenketak eramanik gabe.
- Kenketak eramanekin.
- Zifra baten erdia (kasu honetan Cusenaireren erregletekin egiten badugu hobe).
- Dadoa eta material hauek
- E.a.

Horrelako ariketa geihago ekarpen honetan txertatutako power pointean aurki daitezke, ariketa bakoitzeko irudien bidezko azalpenarekin eta horretaz gain, material desberdinak dituzten zenbait web orrialdeetarako estekak aurki ditzakezue; hala ere horietako batzuk "informazio iturriak" atalean jarri ditugu.


INFORMAZIO ITURRIAK

- http://nlvm.usu.edu/es/nav/topic_t_1.html
- http://mason.gmu.edu/~mmankus/whole/base10/asmdb10.htm#add

- Hurrengo power point-a:








ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?

Irakaskuntzan, ezaugarri dezberdinetako haurrekin harremanetan egongo gara, beraz, hauek izan ditzaketen gabezia edota ezaugarri desberdinei buruzko informazioa izatea garrantzitsutzat hartzen dugu; eskola, haur "mota" guztiak barne hartzen dituen erakundea baita.
Bestalde, irakasleek, ikasleek jasan ditzaketen transtornoei buruzko ahalik eta informazio gehiena izatea oso komenigarria da, betiere diagnostiko goiztiarraren garrantziaz kontziente bagara.

IRUZKINA

Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari eragiten dioen transtorno bezala definitzen da gaur egun eta orientazio espazialaren akatsekin edota ikus-koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Ezin diagnostika daiteke argi eta garbi umeak sei-zazpi urte egin arte (eta beti psikologo, logopeda edo aditu baten eskutik).

- Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi.
- Ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar, hala nola, “b” eta “d” letrak nahasten dituzte, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab.

Errekuperazio ona lortzeko eta eskola porrota sahiesteko, detekzio goitiarra da tresnarik oinarrizkoena. Logoterapeutek ondo dakite ez daudela bi ume dislexiko berdin. horregatik, eta behin dislexiaren diagnostikoa finkatu denean, tratamendu pertsonalizatua gomendatzen da, bederatzi urte bete baino lehen astea komeni dena, denborak aurrera egin ahala umearen ohiturak eta azturak ere finkatu egiten baitira eta zailtasunak zuzentzea askoz ere zailagoa egiten da.

BIDEO INTERESGARRIAK

1. ATALA:



2.ATALA



3. ATALA






INFORMAZIO ITURRIAK

http://haizeahh.blogspot.com/2007/05/blog-post.html

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=3405

http://es.wikipedia.org/wiki/Dislexia

viernes, 14 de mayo de 2010



ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?
Bideo hau, interneten aurkitu dugu. Aurreko gaiarekin zerikusi handia dauka, eta bideoan azaltzen zaigun gaia komentatzea interesgarria iruditu zaigu.

IRUZKINA
Eskola 2.0 proiektua dela eta, ikasgeletan ordenagailuak, pantaila digitalak, wifia... jarriko dute. Baina zer gertatuko da metodologiarekin?
Bideoak oso ondo azaltzen duela uste dugu. Izan ere, kalitatezko hezkuntza bat sortzeko ez dugu bakarrik teknologia berrien beharrak, baizik eta, metodologiaren aldaketa.
Helburua irakasle askorentzat, ikaskuntza motibagarria eta dibertigarria egitea da, haurren sorkuntza eta interesa piztuz. Baina horrek ez dute teknologia berriek aldatuko baizik eta, metodologia berriek. Irakasleok, metodo ezberdinak erabili eta bilatu behar ditugula uste dugu, teknologia berriak erabiltzeaz aparte.
Duela 40 urtetik hona, gizartea aldatu da, beraz, hezkuntza ere aldatu beharra daukagu, betiko monotoniatik ateratzen garelarik.

INFORMAZIO ITURRIA
http://www.youtube.com/watch?v=hnrYDObIiAE



ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?
Gai honi buruz aritzea aukeratu dugu hezkuntzako proiektu berria delako, beraz, gizarteak onen berri edukitzea oso garrantzitsua dela uste dugu.

IRUZKINA
Garbi dago, hezkuntza egungo bizimodura ohitu behar dela pixkanaka, haurrek gizarteratzeko ezinbestekoa baita. Horregatik, eskola 2.0 sortu da.

Baina, zer da eskola 2.0? Gure ikasgelen digitalizazioaren apustua da, IKTak heziketan eragiteko ezinbestekoa dituen baliabideaz oinarritzen dena.

Proiektu berri honek zer suposatzen du hezkuntzan? Batez ere, heziketa kalitatea hobetzea. Partehartzailea eta dinamikoa den hezkuntza oinarri bezala hartuz, hainbat gauza ikasiko dira. Adibidez, sormena lantzen, sarea modu egoki batean erabiltzen, ezagutza partekatua gauzatzen...
Baina, ikasleek pausu hau emateko, lehenengo, irakasleek eman beharko dute, eta horrek irakasleen prestakuntza berezia ere suposatuko du (metodologia, lankidetza sareak sortzen eta erabiltzen jakitea...).

Hezkuntza, teknologiaren mundu berri honetan murgiltzeko aukera ezin hobea eskaini die haurrei, nahiz eta bide honen hasiera oso erraza ez izan, espero dugu pixkanaka denok ondo moldatzea.

INFORMAZIO ITURRIA
http://www.youtube.com/watch?v=R4aeJPxLWps