________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



martes, 15 de junio de 2010

BITARTEKO HEZITZAILEA: Voki.

Helburu hezitzailea:

- Gure helburu nagusia olerkiak beste era batean lantzea da, klaseko errutinatik at.
- Jarduera honekin ere haurrengan autonomia landu nahi dugu.
-Teknologia berriekin harremana izatea.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

CURRICULUMEKOAK:

- Ikasten eta pentsatzen ikastea. Umeak entzundakoa hausnartu behar duelako eta zentzua bilatu behar diolako.

ZEHATZAGOAK:

- Modu autonomo batean ikastea eta entzundakoari buruz hausnartzea.

Nori zuzendua:

5 urteko umeei.

Dakarren abantailak:

- Teknologia berriei hurbiltzea.
- Jarduera gogotsuagoa egitea, umeen interesa piztuz.
- Programaren bidez jarduera desberdinak lantzea (aho-korapiloak, olerkiak, asmakizunak...).
- Era autonomoan lan egitea eta ikastea.

Erabili beharreko errekurtsoak:

- Ordenagailua eta honek osatzen dituen tresna guztiak.
- Internet.
- Webcam.
- Mikrofonoa.

Baliabidea txertatuta:


Click here to comment on this Voki.
Get a Voki now!

BITARTEKOAREN TUTORIALA

Klasean nola erabili:

- Programaren bidez pertsonai desberdinak sortu daitezke, ahotsak jarriz. Horrela ikasleek jarduera honekin baliabide desberdinak burutu ditzakete era autonomo batean, esate baterako, asmakizunak, abestiak, olerkiak eta abar landu daitezke.

Bitarteko grafikoak:

Livestream- Procaster.

Ikasteko baliabideak:

- Bat.
- Bi.
- Hiru.

Beharreko baliabideak:

- Ordenagailua eta honek behar dituen tresna guztiak.
- Webcam.
- Mikrofonoa.
- Internet.
- Livestream.

Erabilpenaren azalpena:

Watch live streaming video from yasgara89 at livestream.com



0 comentarios:

Publicar un comentario