________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



martes, 15 de junio de 2010

ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?

Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina delako eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean `` bestearen´´ pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen erabileran.

IRUZKINA

Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian.

Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu. Jolasak gauzak aurkitu eta esperimentatzen laguntzen digu. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurrak denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioak frogatzen ditu, eta bere ezagutza lantzen doa.

Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honeta, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.


Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz : biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko

INFORMAZIO ITURRIA
http://www.haurkontuak.blogspot.com/

http://eu.wikipedia.org/wiki/Haur-jolas

0 comentarios:

Publicar un comentario