________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



miércoles, 16 de junio de 2010

BITARTEKO HEZITZAILEA:Scratch.

Helburu Hezitzailea:

- Umeek jolas moduan lanbide bakoitza dagokion irudiarekin lotzea eta horien inguruan, erlazioak egiten hastea. Era berean, teknologia berriak bultzatzea ere izango dugu helburu.


Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

CURRICULUMEKOAK:
- Ikasten eta pentsatzen ikastea: jarduera honen bidez haurrak lanbidei buruzko hausnarketak egingo ditu eta hausnarketa horiek jolastuz indartu egingo ditu.
- Pertsona gisa garatzen ikastea: programa honen bidez umeen autonomia lantzen da, euren kabuz jolastuz eta pentsatuz.

ZEHATZAGOAK:
- Haurrek lanbidei buruz duten ezagutza jolas baten bidez handitzea edota aberasgarriago egitea.
- Lanbide eta lanbide horien elementuen artean erlazioak egitea.

Nori zuzendua:

5 urteko umeei.

Dakarren abantailak:
- Teknologia berriei bultzatzea.
- Jarduera motibagarriagoa egitea, umeen interesak piztuz.
- Programaren bidez gai desberdinak lantzeko aukera izatea.
- Era autonomoan lan egitea eta ikastea.

Erabili beharreko errekurtsoak:
- Ordenagailua eta horrek behar dituen tresna guztiak.
- Interneteko konexioa.
- Scratch programa(internetetik descargatu beharrekoa).
- Mikrofonoa (gure ahotsarekin grabatu nahi badugu).

Baliabidea txertatua:

Scratch Project


BITARTEKOAREN TUTORIALA

Klasean nola erabili : Sekuentzia didaktiko desberdinetan erabiltzeko joku desberdinak sortu ditzakegu Scracth programa honekin. Kasu honetan, lanbideei buruzko jolas bat landu dugu, umeak banaka edo taldeka aritu daitezke. Guk sortutako jolas honetan, lanbide bakoitza bere irudiarekin lotu behar dute. Horrek, bertan agertzen diren lanbideei buruz hitz egiteko abiapuntua izan daiteke, jokua amaitu ostean.

Bitarteko Grafikoa:

Livestream-Procaster.

Ikasteko baliabideak:

-http://www.youtube.com/watch?v=__idMm7rQ4I
-Mugimendua
-Arkatza eta soinuak
-Kontrola

Beharreko baliabideak:

-Ordenagailua eta horren oinarrizko tresnak.
-Interneteko konexioa.
-Erabiliko dituzun irudiak edota soinu desberdinak.
-Mikrofonoa (soinuren bat grabatu nahi badugu).

Erabilpenaren azalpena:

Watch live streaming video from yasgara89 at livestream.com

0 comentarios:

Publicar un comentario