________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



lunes, 21 de junio de 2010

GAIA

Giza gorputza.

NORI ZUZENDUTA


Proiektu hau 5 urteko umeei zuzenduta dago. Euren aurre-ezagutzetatik abiatuz jarduera aktibo eta motibagarriak proposatuko dizkiegu. Batez ere teknologia berriei hurbilduz.

HELBURUAK ETA HELMUGA


Umeek euren gorputza barrutik eta kanpotik hobeto ezagutzea izango da gure helburua. Honekin batera, lortu nahi dugu bakoitzak gorputzeko oinarrizko beharrak identifikatzea, kontrolatzea, adieraztea eta arautzea, norberaren gaitasunetan konfiantza izanez.
Ume bakoitza bere gorputzari buruzko liburu bana prestatzea izango dugu helmuga, euren gurasoei erakusteko eta bertan fitxa hauek sartuko ditugu:
 NESKA/MUTILA(9)
 ALTUERA/ ZENTIMETROAK(7)
 ITZALA
 HATZ MAMIAK
 LATERALITATEA
 ZENTZUMENAK(6)
 URTEBETETZEA
 SUDURRA(1)
 BEGIAK(2)
 HORTZAK(3)
 BELARRIAK(4)
 ILEA(5)
 JANARIA
 PISUA/ KILOAK(10)


EGIN BEHARREKO IBILBIDEA


1. Gaia aurkeztu
(Prestakuntza faseko jarduera: abiapuntua)

- Jardueraren deskribapena Proposatzen diegu liburu bana osatzea, liburuen protagonista eta egilea norbera izanez.

- Materiala: Umeek ekarritako liburuak erabiliko dira . Txokoetan berriz, orri zuriak banatuko dizkiegu eta arkatza eta margoak erabiliz euren burua marraztuko dute.

2. Ospitala sortzen:( motibatzeko jarduera )

- Jardueraren deskribapena: Ospitale bat sortuko dugu. Ospitalean salneurriak eta botikineko sendagaiak zertarako erabiltzen diren landuko dugu. Honekin batera, gorputzeko tenperaturak ere landuko ditugu. Azkenik, gurasoei materiala ekartzea eskatuko diegu, adib: bendak, medikuen maletinak, pote-kutxa hutsik, jantziak, etab.

- Materiala: Alde batetik, denon artean aukeratu ditugun irudiak eta beste aldetik, umeek ekarritako material desberdinak. Umeek material berriak ekartzeko, gurasoei ohar bat egingo zaie hau dena jakinaraziz.

3. Fitxen lana:
(ikaskuntza-irakaskuntza sortzeko jarduera: helmuga).

- Jardueraren deskribapena: Aurreko ideiak kontuan harturik fitxa desberdinak prestatu ditugu baina hauek egin baino lehen korroan denbora ematen dugu aztertzen eta saiatzen gara haientzat zentzua izaten. Fitxak egin ostean, ordenagailuetan, blogean zintzilikaturik, fitxei buruzko jolasak egongo dira.

- Materiala: orokorrean gure gorputzeko atalak eta andereñook prestatu ditugun fitxak erabiliko dituzte. Gure gorputzeko atalak seinalatzen ibiliko gara, errazago ikus ditzaten euren funtzioak. Blogean erabilitako joku desberdinak. Ispilua.

ERREKURTSOAK


Honako hauek dira erabili ditugun baliabiderik esanguratsuenak:
1. Ordenagailua

1.1.Voki programaren bitartez egindako aho-korapiloa.
1.2.Livestream programaren bitartez egindako asmakizuna.
1.3.Guztion-txokoa blogean dauden gorputzari buruzko jolas interaktiboak.
1.4.Gorputza irudiko puzzlea.
1.5.Mindomon dagoen gorputz eskema.

2. Liburuxka osatzeko fitxak (lehen aipatutako materialak).

CURRICULUMEKO KOKAPENA

Oinarri epistemologikoari dagokionez, norberaren ezaguera eta autonomia pertsonalaren barruan sartuko genuke. Honen barruan garrantzi handia eman diogu norberaren gorputza kontrolatzeari eta norberaren eta besteen gorputzen zenbait ezaugarri aztertzeari, gero eta hobeto ezagutzeko.

Lantzen diren gaitasunak

“Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratuari gaitasuna deitzen diogu. “
Gorputzaren unitate didaktiko honetan curriculumean agertzen diren gaitasun guztiak lantzen dira:

1.– Arduraz bizitzen ikastea: Zenbait jardueretan ikasle bakoitza egin beharreko lanaz arduratuko baita.
2.– Ikasten eta pentsatzen ikastea: Gaiarekin lotura duten elkarrizketa aske, fitxa eta baita ordenagailuko programen bidez, gorputzari buruzko hausnarketa indartuko da eta.
3.– Komunikatzen ikastea: Besteak beste, gaiari buruzko liburuak klasean azaltzean landuko baita.
4.– Elkarrekin bizitzen ikastea: Materialak eta iritzi desberdinak elkarbanatu ditzaten lagunduko baitzaie.
5.– Pertsona gisa garatzen ikastea: Haurren autonomia bultzatzen duten jarduerak erabiliko dira eta.
6.– Egiten eta ekiten ikastea: Fitxak egitean landuko da.

EBALUAZIOA


1. Gorputz atalen hiztegiaren eta neurrien erabilera (1etik 10era, 10 fitxa egongo direlako.)

2. Plastika adierazpenetan gorputza eta gorputz atalak isladatzea(1etik 6ra, 6 gorputz atal landukko ditugulako)

3. Bere buruaz duen irudia eta balorazioa behatu beharko litzateke (autokontzeptu eta autoestimua) asko/batzuetan/gutxi

 konfiantza bere buruarengan
 helduen/kideen aurrean ziurtasunez agertzea
 eguneroko eginkizunetan konfiantza azaltzea
 bere itxura fisikoarekiko balorazioa
 behar duenean laguntza edo babesa eskatzea
 berregite eta zuzenketak onartzea
 bere ahalmenak eta lorpenak ezagutu eta baloratzea.

4. Zer eskatzen diogu orokorrean: asko/batzuetan/gutxi

 Azalpenetan arreta
 Bere iritziak adierazi
 Besteen iritzi eta jokabideak errespetatu
 Txandak itxaron
 Gauzak jaso
 Guztion artean onartutako arauak bete
 Taldean bere tokia ezagutu eta baloratu
 Bere burua onartu eta onartuta sentitu
 Lagunak egiteko gaitasuna
 Lagunekiko harremanak
 Gelako ardura txikiak hartu: gelako errutinazko ardurak bete, parte hartzeko eta ekintzetan aportatzeko prestasuna...)
 Garbitasuna fitxetan


5. Motrizitate fina: %15

 arkatza, pintzela, guraizeak…hartzeko modua
 trazuaren tonua
 norabidetasuna
 trebetasuna objektuak manipulatzerakoan
 eskuen tentsioa

6. Sentimenduak, emozioak: asko/batzuetan/gutxi

 irakaslearekiko harremanetan
 taldeko elkarrizketetan
 haurren arteko jolas eta harremanetan:

1. alaitasuna/tristura
2. inpultsibitatea
3. agresibitatea
4. beldurrak/haserreak(kontrola)/negarra
5. gauzak konpartitzeko gaitasuna
6. lasaitasuna/urduritasuna
7. atentzioa bereganatu nahia/nahia eza
8. frustrazioaren aurrean erantzuna
9. iniziatiba
10. autonomia/dependentzia
11. arreta
12. ordena

BESTE ERABILPEN POSIBLEA


Unitate didaktiko hau burutzeko erabili dugun egitura eta metodologia, beste gai batzuekin lantzea ere posible izango litzateke. Esate baterako, bide heziketa gaia hartuko bagenu jarduera berdinak proposatu ahal dizkiegu, edukiak aldatuz. Adib. : bide heziketari buruzko liburuxka bat sortzea, oinarrizko bide-seinaleekin edota blogean bide hezkuntzari buruzko jarduerak eskegitzea.

TALDE IRUZKINA

Gorputza gaia aukeratu dugu uste dugulako oso garrantzitsua dela haur hezkuntzan umeek bere gorputza ezagutzea baina bereziki, norbebere ezaguera eta autonomiarekin harreman zuzena duelako.
Halaber, hau landuz gero, uste dugu haien artean gehiago ezagutu eta baloratuko direla; elkarrekiko harremanak errezagoak eginez. Bestalde, jarduerak motibagarriak sortzen saiatu gara, haurren interesa pizteko, horrela uste baitugu haurrek gehiago ikasiko dutela.
Taldeari dagokionez, ondo konpondu gara unitatea sortzerakoan, izan ere, arazoak izan genituen ebaluazioa egiterako orduan. Hasteko, ez genekien umeak nola ebaluatuko genituen, eta beste aldetik, bakoitzak garrantzi gehiago ematen genion eduki batzuei besteei baino. Baina, azkenean, denok ados jartzea lortu genuen.

PUBLIKOARENTZAKO GALDERA


Gorputza gaia lantzeko zer nolako errekurtsoak erabiliko zenituzkete? Haur hezkuntzan gaia lantzea garrantzitsua iruditzen zaizue? Zenbat urtekin landuko zenukete? Jarduera berriren bat sartuko zenituzkete?

0 comentarios:

Publicar un comentario