________________________________________________________________

GURE AURKEZPENA ETA BLOGAREN HELBURUAK


Kaixo!
Gu, Garazi Alonso, Garazi Prieto eta Yasmina Regueiro gara; Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Nahiz eta Gasteizen ikasi, Barakaldokoak gara.
Blog honetan hainbat gauza garatuko ditugu teknologia berriekin lotura zuzena dutenak: ekarpenak, gure iritzi pertsonalarekin batera;
5 urteko umeekin egiteko sekuentzi didaktikoa; eta bitarteko batzuk, azken hauek nola egin ere azalduko ditugu.

Gure helburua hezkuntza arloan orain arte ikasi duguna zuei eskaintzea izango da eta hori erabiliz, zuen bloga osatzea edota guk proposaturiko ekintza zein bitartekoak zuen ikasleekin praktikan jartzea gustatuko litzaiguke.

Iritzi, zalantza edota ekarpen bat egin nahi izatekotan Blog honen bitartez guri jakinaraztea gustatuko litzaiguke.

Espero dugu, bloga zuen gustukoa eta erabilgarria izatea.



martes, 15 de junio de 2010


ZERGATIK AUKERATU DUGU GAI HAU?

Gure eskoletan kultur aniztasunaren errealitatea hurbiletik bizi dugulako eta gaur egun, etorkinen seme-alaben kopurua etengabe gora doa. Beraz, aniztasuna nagusi da eta etorkinek euren kultura ekartzen dutenez garrantzitsua deritzogu kulturei buruz eta eskolan duen eraginari buruz zerbait gehiago jakitea.


IRUZKINA


Eskolaren helburuetako bat ikasleen sozializazioa da eta sozializazioak integrazioa oinarritzar hartu behar du. Beraz, etorkinen integrazioa lortzeko administrazioak oinarri moduko marko teoriko batzuk garatu ditu, besteak beste, immigrazio plana. Hala ere, marko horiek ez dute arau mailako baliorik; horregatik gehienetan orientazio bezala gelditzen dira. Baina hau guztia ikastetxe bakoitzaren esku gelditzen da eta ikastetxeen programa bakoitza bere ezaugarriak ditu; batzuk xume samarrak eta beste batzuk, aldiz, oso landuak.

Integrazioa eta elkarbizitza bultzatzeko ereduen artean hainbat proiektu ezagun dugu: Ikas Komunitateak, Ingurune Hezkuntza-Planak…

· Ikas Komunitateak: elkarbizitza inguruan garatutako erreferentzia programa da. Helburuak berdintasuna eta elkarbizitza dira, eta oinarri bezala komunitate osoaren parte hartzea dauka. Bestalde, Hezkuntza Sailak laguntzeko baliabideak hartu ditu.

· Ingurune Hezkuntza-Planak: Hezkuntzak dituen beharrei erantzuteko tresna bat da. Helburua haur eta gazteen bizitza, esparru ezberdinetan hezkuntza- ekintza koordinatzea eta dinamizatzea da. Plan hauek ikastetxeen hezkuntza- ekintza osatu eta indartu nahi dute.



INFORMAZIO ITURRIA

http://www.hikhasi.com/artikulua/1298

http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1761



0 comentarios:

Publicar un comentario